OEGko berri kanala
Finlandiako eta Eskoziako parlamentuetako ordezkarien bisita dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusien Etorkizuneko Batzordeak bigarren bilera egin zuen, Rafaela Romero erakundeko lehendakaria buru zela. Saio horri esker, batzarkideek ezagutu ahal izan zuten bi parlamentu horiek beren herrialdeetan prospektiba iraunkorra eta etorkizuneko gidaritza bermatuko duten legegintza-lanak garatzen daukaten esperientzia. Horrenbestez, Batzorde hori G+20 prozesua ezartzen ari da erakundeetan eta finkatze hori aurrera doa. Gainera, datozen asteotan, berriro bilduko da, eta Aitor Arangurenek, Estrategia Bulegoko zuzendariak, orain arte prozesuan egindako dokumentuak aurkeztuko ditu (Diagnostiko Estrategikoa, Kanpoko Joerak eta Funtsezko mezuak), Batzordean eztabaidatu daitezen.
Atzo egin zen “Etorkizunera begiratzen duten Parlamentu eta Gobernuak” bilera, Donostiako Kursaalean. Eskoziako eta Finlandiako legegile ordezkariek parte hartu zuten jardunaldian, eta parte-hartzaile guztiekin partekatu zuten etorkizuneko batzordeetan izan duten esperientzia. Herrialde horietako parlamentuek duela urte asko sortu zituzten etorkizuneko batzordeak, etorkizuneko erronkei botere legegiletik aurre egiteko. Jardunaldian beste hainbat adituk ere parte hartu zuten, eta Stockholmen, Alemanian eta Frantzian etorkizuneko lanari buruz duten ikuspegia partekatu zuten.
Jardunaldi honen bidez, Gipuzkoako Estrategia Bulegoak zenbait esperientzia erakutsi nahi zizkien ordezkari politikoei (Gipuzkoako udalei, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Arabako Biltzar Nagusietako batzarkideei, Nafarroako legebiltzarkideei, Eusko Jaurlaritzako legebiltzarkideei, Eusko Jaurlaritzako eta hiru aldundietako ordezkariei eta enpresa- eta gizarte-erakundeei), Gipuzkoak G+20 prozesuarekin hasi duen ibilbidearen berri emateko.
Aldaketa ekonomiko, teknologiko eta geopolitiko sakonen lekuko izaten ari gara, zer esanik ez ingurumen eta gizarte arloan ere. Aldaketa horien aurrean adi-adi egon behar dugu, gure ahalmen estrategikoak erabiliz.
Gipuzkoa+20 izeneko gogoeta-prozesu estrategiko batean dago murgildua Gipuzkoa. G+20 Gure etorkizuna prestatzeko estrategia da. Epe luzean du jarria begirada, etengabe begiratuz. Ikas-prozesua da, bai erakundeentzat, bai gizartearentzat. Guztion partaidetza eta eztabaida ariketa da. Herri-erakundeek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek, oraintsu sortu duten Etorkizuneko Batzordearen bidez, etorkizunean Gipuzkoarentzat agertzen ari diren erronkak identifikatzeko lanean aitzindaritza hartu dute beren gain, eta gizartea bide egokitik bideratu
nahi dute, etorkizunerako proiektu bateratu bat denon artean hartu eta gauzatzeko.
Gurearen antzeko prozesuak ari dira garatzen Europako hainbat lurraldetan, eta G+20 prozesuak epe luzea parlamentu eta gobernuetan txertatzeko lanetan gu baino aurreratuago dabiltzan herrialdeengandik ikasi nahi du. Laster batean Donostian izango ditugu etorkizunera begiratzen duten parlamentu eta gobernuetako ordezkariak: Finlandia, Eskozia, Frantzia, Alemania, Stockholm.
Eta nahiko genuke zu zeu ere gurekin izatea ekitaldi horretan eta, horretarako, zure agendan egun
horretan lekutxo bat gordetzea eskatu nahi dizugu.
Markel Olano Arrese. Rafaela Romero Pozo
Aldaketa ekonomiko, teknologiko eta geopolitiko sakonen lekuko izaten ari gara, zer esanik ez ingurumen eta gizarte arloan ere. Aldaketa horien aurrean adi-adi egon behar dugu, gure ahalmen estrategikoak erabiliz.
Gipuzkoa+20 izeneko gogoeta-prozesu estrategiko batean dago murgildua Gipuzkoa. G+20 Gure etorkizuna prestatzeko estrategia da. Epe luzean du jarria begirada, etengabe begiratuz. Ikas-prozesua da, bai erakundeentzat, bai gizartearentzat. Guztion partaidetza eta eztabaida ariketa da. Herri-erakundeek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek, oraintsu sortu duten Etorkizuneko Batzordearen bidez, etorkizunean Gipuzkoarentzat agertzen ari diren erronkak identifikatzeko lanean aitzindaritza hartu dute beren gain, eta gizartea bide egokitik bideratu
nahi dute, etorkizunerako proiektu bateratu bat denon artean hartu eta gauzatzeko.
Gurearen antzeko prozesuak ari dira garatzen Europako hainbat lurraldetan, eta G+20 prozesuak epe luzea parlamentu eta gobernuetan txertatzeko lanetan gu baino aurreratuago dabiltzan herrialdeengandik ikasi nahi du. Laster batean Donostian izango ditugu etorkizunera begiratzen duten parlamentu eta gobernuetako ordezkariak: Finlandia, Eskozia, Frantzia, Alemania, Stockholm.
Eta nahiko genuke zu zeu ere gurekin izatea ekitaldi horretan eta, horretarako, zure agendan egun horretan lekutxo bat gordetzea eskatu nahi dizugu.
Markel Olano Arrese. Rafaela Romero Pozo
Iñaki Galdos lehen ahaldun nagusiordea agertu zen atzo, Batzar Nagusiek
hala eskatuta, Gipuzkoa +20 prozesuan egindako aurrerapenak azaltzera.
Agerraldi hori izan zen, halaber, Etorkizuneko Batzordearen, alegia,
Gipuzkoako lurralde historikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa eta
gogoeta egiteko Batzar Nagusietako organoaren, laneko lehen bilera.
Prozesu
horretan orain arte landutako lerro nagusiak azaldu zizkien Galdosek
talde politiko guztietako parlamentariei. Prozesuaren hasierako fasean,
laneko hiru dokumentu osagarri landu dira (Gipuzkoaren diagnostikoa
2008, Kanpoko joeren analisia, eta Etorkizuneko mezuak eta galderak,
denak ala denak www.estrategiag20.net gunean daude), eta Gipuzkoako
Estrategia Bulegoak horien bidez aztertu ditu Gipuzkoako gizarteari
eragiten dioten auzi nagusiak.
Atzo Batzar Nagusien Etorkizuneko
Batzordeari aurkeztutako dokumentuak, berriz, datozen hilabeteetan
banatuko zaizkie Gipuzkoa +20 prozesuaren inguruan sortutako parte
hartzeko organoei —Etorkizuneko Batzordea bera, G +20 Batzordea edo
Etorkizuneko Foroen Sarea—, etorkizunari buruzko gogoetarako ekarpenak
eta proposamenak egin ditzaten. Ekarpen eta proposamen horiek bildu eta
aztertu egingo dira, eta hasierako fase hau, Gipuzkoako Diagnostiko
Estrategikoa, itxiko duen dokumentuan sartuko dira.
Gainera, Iñaki
Galdosek nabarmendu zuen Gipuzkoa +20 prozesuaren hasierako fase
horretan ikasi egin nahi dela erakunde parlamentarioetan eta organo
exekutiboetan epe luzeak txertatzen gu baino aurreratuagoak dauden
herrialdeetatik. Hala, topaketa bat egingo da datorren apirilaren 29an,
Donostiako Kursaalean, eta horrelako gogoetak egiten aitzindari diren
herrialdeetako zenbait adituk hartuko dute parte, besteak beste
Eskoziako eta Finlandiako adituek.
Gipuzkoako Diagnostiko
Estrategikoa egin ondoren, bigarren faseari ekingo dio prozesuak. Fase
horretan, Gipuzkoak epe luzera aurre egingo dien erronka eta egoera
nagusiak identifikatuko dira.
Gipuzkoako Bulego Estrategikoa
UPV/EHUko ikertzaile talde batek euskal hezkuntzari buruzko dokumentuen bilduma osatu du, eta sarean jarri du, guztion eskura.
Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiako Dokumentazio Gunea da www.euskal-hezkuntza.com. Webgune horretan, Euskal Herriko hezkuntzarekin zerikusia duten dokumentuak, hainbat artxibotakoak, kontsultatu daitezke.
UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko Paulí Dávila Balsera, Luis María Naya Garmendia eta Joxe Garmendia Larrañagaren ekimena da hori. Izan ere, euskal hezkuntzaren inguruan egindako ikerketetan dokumentu ugari bildu dute, eta dokumentazio hori guztia interesa duen edozeinen esku jartzeko sortu dute www.euskal-hezkuntza.com.
Euskal hezkuntzari buruzko dokumenturen bat bilatu bahi duenak, aski du webgune horretara jotzea, eta bilaketa egitea. Hala, ikertzaileak ez du hutsetik abiatu beharrik, webgunean ikus baitezake aukeratutako gaiari buruz zer dokumentazio dagoen. Are gehiago, dokumentazio hori non dagoen ere jakin dezake. Izan ere, artxiboetara joan, eta horietako bakoitzean bilaketak egin beharrean, www.euskal-hezkuntza.com gunean ikus dezake dokumentu zehatzen kokapena, behar izanez gero zuzenean dagokion artxibora haien bila joateko.
Era askotako dokumentuak
Webgune horretan, era askotako dokumentuak jasotzen dira: erakunde probintzialetako akten kopiak, diputazioen arteko posta-trukea, ikuskapenen eta irakasleen espedienteak, zenbait erakunderen arteko posta-trukea, institutuen eta eskolen memoriak, eskola publiko eta pribatuen araudiak, hezkuntza- eta alfabetizazio-zentroen inguruko estatistikak, euskara irakasteko testuak…
Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiako Dokumentazio Gunean, hiru ataletan sailkatu da dokumentazioa (Dokumentuak, Bibliografia eta Fototeka), bisitarien esku informazio ugaria eta osatua jartzeko. Kasu bakoitzean, dokumentuen hustuketa egin da, hots, funtsezko informazioa atera da, eta hitz gakoak jarri dira bilaketak errazteko. Bilaketa horiek eremu batzuen arabera egin daitezke: gai nagusia, azpigaia, lurraldea, artxiboa eta data. Bilaketa egindakoan, dokumentu-zerrenda bat pantailaratzen da; zerrenda horretan, dokumentuaren laburpena eta jatorrizko dokumentuaren kokapena ageri dira, eta dokumentuaren kopia bat pdf formatuan ikusteko aukera dago.
Lehen mailako iturrietako dokumentazioa aurkitu eta ikusteaz gain, hainbat baliabide eskaintzen ditu webguneak, gaia edo ikerketa osatzeko. Hala, zenbait webgune baliagarriren helbideak daude: estatistikak, ikastetxeak, unibertsitateak, liburutegiak, artxiboak, museoak eta abar.
Zenbait artxibotako dokumentuak
Dokumentuak hainbat artxibotatik jasotakoak dira, besteak beste, Euskal Herriko lurralde historikoetako eta herrietako artxiboetatik, Estatuko Administrazioaren Artxibo Orokorretik, Valladolideko Unibertsitateko Artxibotik eta Artxibo Historiko Nazionaletik. Horiez gain, hainbat ikastetxetako dokumentuak ere badira, hala nola Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, eskoletakoak, Arte eta Lanbide eskoletakoak, bai eta dohaintza pribatuen bidez lortutakoak ere.
Gaur egun, 1.500 dokumentu baino gehiago ikus daitezke www.euskal-hezkuntza.com-en. Baina askoz gehiago daude oraindik webgunean sartzeko Euskal Herriko Hezkuntza Historiaren Dokumentazio Zentroan, hots, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko ikertzaileek urteetan bildutako dokumentuak gordetzen dituen artxibategian.
Proiektu horren bidez, ikertzaileek lortu nahi dute Euskal Herriko eskola-ondare historikoa berreskuratzea eta kontserbatzea, lehen mailako iturrien eta bestelako dokumentuen bidez ikerketa-lana erraztea, eta Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko dokumentazioa hezkuntza-sistemaren eta, oro har, herritar guztien esku jartzea.
Euskadiko biztanleria zaharkitzen ari da: Euskadiko gazteen indizeak % 5 inguru egin du behera azken zazpi urteotan, % 16,4an kokatu arte Gaur egun 15 eta 29 urte bitarteko 354.176 gazte daude Euskadin, 2001ean baino 80.000 gutxiago. Araba da gutxien zaharkitzen ari den lurraldea: gazteen indizerik garaiena du eta bere ordezpen-tasari erreparatuz, 65 urtetik gorakoek ez dituzte 20 urtera artekoak gainditzen (97,7).
2008ko Biztanleen Udal Erroldaren arabera, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko biztanle gazteak 354.176 dira, biztanleria osoaren % 16,4, hain zuzen ere.
Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren 2001eko datuekin konparatuta, 80.491 gazte gutxiago dago, % 18,5 gutxiago, izan ere.
2008ko datuek aditzera ematen dute gazteen kolektiboan gehiago direla mutilak (% 51,3) neskak baino (% 48,7).
15 eta 29 urte bitarteko biztanleak adin-tarteka aztertu ondoren, ikus daiteke % 43,3 25 eta 29 urte bitarteko gazteak direla; % 31,7 20 eta 24 urte bitartekoak; eta % 25,0 15 eta 19 urte bitartekoak.
Azken zazpi urteotan 15 eta 29 urte bitartekoen taldean egon den beherakada nabarmena izan da: 2001ean gazteen kolektiboa biztanleria osoaren % 20,9 zen eta, 2008an, % 16,4. Era berean, ordezpen tasak aditzera ematen du biztanle nagusienak ugariagoak direla biztanle gazteenak baino. Izan ere, 65 urtetik gorako 110 pertsona daude 20 urtera arteko 100 pertsonako.
Lurralde historikoak
Lurralde historikoen gazteria indizeari bagagozkio, ikus dezakegu Araba dela 15 eta 29 urte bitarteko gazteen proportziorik handiena duen lurraldea (% 17,4). Sailkapeneko bigarrena Bizkaia da: bertako gazteek biztanleria osoarekiko % 16,4ko portzentajea osatzen dute. Gipuzkoan indizea % 16,0koa da.
Ordezpen-tasari erreparatuta, Araba da lurralderik gazteena: 65 urtetik gorako 97,7 pertsona daude 20 urtera arteko 100 gazteko. Gipuzkoan tasa hori 104,2koa da eta Bizkaian 65 urtetik gorako 118,5 pertsona daude 20 urtera arteko 100 gazteko.
Eskualdeak
Gazteen indizea eskualdez eskualde eta Euskadikoarekin (% 16,4) konparatuta aztertzen badugu, baiezta dezakegu hauek direla Euskadiren indizetik gora dauden eskualdeak: Arabako Lautada (% 17,8), Kantauri Arabarra (% 17,1), Durangaldea (% 17,1), Urola Kosta (% 17,1), Goierri (% 16,6), Bilbo Handia (% 16,4) eta Bidasoa Beherea (% 16,4). Gainerako eskualdeetako 15 eta 29 urte bitarteko gazteen proportzioa apalagoa da Euskadikoa baino; Arabako Mendialdea gazteen indize apalena duen eskualdea da (% 11,4).
Ordezpen-tasari dagokionez, Euskadikoaren gaineko tasa duten eskualdeak honako hauek dira: Arabako Mendialdea (238,1), Arabako Ibarrak (149,1), Deba Beherea (131,0), Markina-Ondarroa (130,3), Gernika-Bermeo (129,4), Enkarterriak (128,9), Bilbao Handia (123,7), Deba Garaia (114,7), Arratia-Nerbioi (112,3), Errioxa Arabarra (111,9) eta Kantauri Arabarra (111,5). Gainerako eskualdeen ordezpen-tasa Euskadiko guztizkoaren azpitik dago. Izatez, eskualde hauetako batzuetan biztanle nagusienek ez dituzte gazteenak gainditzen eta, horrela, belaunaldien ordezkapena bermatuago dago.
BIZTANLERIA OSOA
2008an Euskadik 2.157.112 biztanle izan ditu, Biztanleen Udal Erroldaren arabera. Errolda horretako datuek diotenez, biztanleen erdia baino gehiago (% 51,1) emakumeak dira eta biztanleria orokorrak gora egin du 2001ekiko (2.082.587 biztanle).
2008an bilduriko datuek biztanleria orokorra lurraldez lurralde duen banaketaren berri ematen dute: % 53,1 Bizkaian bizi dira; % 32,5 Gipuzkoan eta % 14,4 Araban.
Eskualdez eskualde biztanleak nola banatzen diren ikusiz gero, Euskadiko biztanle gehienak biltzen dituztenak Bilbo Handia (% 40,5), Donostialdea (% 14,9) eta Arabako Lautada (% 11,5) dira.
Arabako Lurralde Historikoan biztanle proportziorik handiena duen eskualdea Arabako Lautada da, arabarren % 80,0 bertan bizi baitira. Vitoria-Gasteizen datza eskualde honen garrantzia, eskualde horri baitagokio Arabako hiriburua. Izan ere, Arabako biztanleen % 75,1 gasteiztarrak dira.
Bizkaiko Lurralde Historikoan biztanle gehien dituen eskualdea Bilbo Handia da (bizkaitarren % 76,2). Izatez, eskualde honetan biztanle kopuru handiko udalerriak biltzen dira, besteak beste Bilbao, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Basauri.
Gipuzkoako Lurralde Historikoari gagozkiolarik, gipuzkoarren % 46,0 Donostialdean bizi dira, % 11,0 Bidasoa Beherean eta % 10,1 Urola Kostan. Datuek adierazten dutenagatik, Gipuzkoan biztanleak sakabanatuago daude Araban eta Bizkaian baino.
I+Grako gastuan ahalegin handiena egin duen eskualdea da Debagoiena, eta, berrikuntzarako inbertsioei dagokienez, bikoiztu egin du Debabarrenak egindakoa. Polo Garaia dagoen eskualdeak BPGaren % 4,42 bideratzen du I+Gra, eta, bigarrenak, berriz, % 2,60. Argiago ikuste aldera, Europako batezbestekoa kopuru horretatik askoz beherago dago (% 1,83).
Kopuru horiek Eustat-en (Euskal Estatistika Institutua) 2007ko datuei buruzko azterketa baten emaitza dira, eta Diario Vascok argitaratu ditu gaur.
Foru-erakundeak proposatutako hausnarketa-gaia da demografia-aldaketei (hala nola biztanleriaren zahartzea edo immigrante-kopuruaren igoerak) aurre egiteko etorkizunean izango ditugun gizarte-zerbitzuak, eta Gipuzkoa Aurrerak ere parte hartuko du prozesu horretan.
Foru Aldundiak, Adegik, Merkataritza Ganberak, Mondragon kooperatiba-taldeak eta Kutxak osatzen dute plataforma, eta Gipuzkoako erronka estrategikoak bultzatzea du helburu.
Gipuzkoa Aurrerak, bere alderdi sozialena erabiliz, laguntza eman nahi die minusbaliotasun mentala edo psikikoa dutenei, baztertuta dauden kolektiboei, haurtzaroari zein nerabezaroari lotutako arazoak (arretarik ezaren ondorioz) dituztenei eta Gipuzkoako kide izan nahi duten immigranteei. “2050ean 60 urte baino gehiago izango dute Gipuzkoako biztanleen % 20k. Ondorioz, gaixotasun eta buruko gaitz ugari izango dira. Bestalde, jaiotze-tasa guztiz baxua dugu, eta gero eta pertsona gehiagok dituzte kulturan eta gizartean integratzeko arazoak (% 5 Gipuzkoatik kanpo jaioak dira). Ez dugu kezka eragin nahi, gu hor egongo garelako arazoari aurre egiteko.
Maite Etxaniz foru-diputatuak hauxe gogorarazi zuen: “Gipuzkoan ez ditugu gastu sozialak murriztuko. Hausnarketan aurrera egin, eta, urte-amaierarako, krisi ekonomikoarekin bat datozen partidak jasotzen dituen adostutako plan bat izango dugu. Gerrikoa estutu bai, baina ez dugu inor bazterrean utziko”.
“Taldeak hausnarketa egingo du hainbat gairen inguruan, eta horren emaitza, urte-amaieran, ‘adostutako’ agiri bat izango da”, azaldu zuen Etxanizek. Gizarte Politikako arduradunak gogorarazi zuzenez, irailaren 25ean aurkeztu zuen Batzar Nagusietan eztabaida-prozesua (Gipuzkoa Aurrera da horren partaideetako bat); horren bidez, probintziarako eta horren ingururako gizarte-zerbitzuen eredua zehaztuko da.  Udalek, Batzar Nagusiek, gizarte-gaietako elkarteek eta entitate zerbitzu-emaileek ere hartuko dute parte.
Markel Olano ahaldun nagusiaren iritziz, “gizarte-zerbitzuekiko konpromisoa publikoa eta pribatua da, baita Gipuzkoako gizartearena berarena ere, gure gizarteak besteenganako ardura  erakutsi baitu beti, eta hori etorkizunerako berme bat da”.
Kutxako lehendakari Xabier Iturberen esanetan, garrantzitsua da entitate publikoak eta pribatuak elkarlanean aritzea. Aurrezki-kutxaren xede soziala azpimarratu zuen, eta horren erakusle, iaz Kutxako Gizarte Ekintzak 84,3 milioiko proiektuei heldu ziela azaldu zuen. Halaber, berretsi egin zuen mozkinen % 30 Gizarte Ekintzara bideratzeko Kutxak duen konpromisoa .
2008ko irailan Gipuzkoan, landutako “Gizarte kapital eta baloreen alorrean egindako iritzi ikerketa soziologikoa” aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Ikerketa honek gipuzkoako gizartearen iritzia zein den sakonean jakitea du helburu, bere oraingo balore soziopolitikoen eta aurreko belaunaldien artean dauden ezberdintasunak kontuan izanik.
Lan honen esparruan, beste ikerlan bat ere jorratu da, bere izenburua “Gipuzkoako gizarte kapital eta baloreei buruzko estudio kualitatiboa” delarik.